Doitasunezko piezak mekanizatzen ditugu
Industrias Landu
Industrias Landu S. COOP. 1980tik geroztik, material konplexuen mekanizazio zerbitzu bikaina eskaintzen dizu: altzairu herdolgailtzetatik hasita, nikelezko aleazioak eta titanioa bezalako beste material batzuk.
Eta ZUK GARRANTZIA DUZUNEZ, beti errespetatzen ditugu entrega-epeak. Industrias Landun bezeroaren beharrak lehenesten ditugu zure enpresan atzerapenik edo denbora galtzerik ez sortzeko. Gure produktuak garaiz, kalitate eta fidagarritasun handienarekin entregatzen dira.
Zure aliatua mekanizazio konplexuan
Gure produkzio-bide aurreratuen bidez eta Industrias Landuko giza taldea osatzen duten pertsonen profesionaltasun eta esperientzia zabalari esker, mota guztietako materialak mekaniza ditzakegu:
-
Altzairu herdoilgaitz austenitikoak (EN 1.4408, EN 1.4404, EN 1.4308, etab.)
-
Altzairu herdoilgaitz superaustenitikoak (EN 1.4527, En 1.4593, etab.)
-
Altzairu herdoilgaitz martensitikoak (EN 1.4008, etab.)
-
Altzairu herdoilgaitz austenitiko-ferritikoak ( EN 1.4470, EN 1.4469, etab.)
-
Nikel-ean onarritutako aleazioak (Inconel, Monel, etab.)
-
Titanioa
ESTRATEGIA INTEGRALA
Esperientzia handia dugu eta kolaboratzaile sare zabala, produktuak erabat bukaturik eskaintzeko aukera emanez. Materialak kudeatzeko ere gai gara (forja, galdaketa…), tratamenduak, estaldurak, saiakuntza ez-suntsitzaileak, muntaketak, margoak, etab.
KONFIANTZA ITSUA
Beste hornitzaile batek egin ezin izan duena egiteko gai gara, nahiz eta konplexua izan. Gure mekanizazio aukera zabalek ikuspuntu teknikotik, lan oso zailak egitea ahalbidetzen digu. Ahal bada, egingo dugu. Gugan konfiantza izan.